2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko azaroaren 9an, 1/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia.

GASTUAK:

Partida, izena, zenbatekoa.

1650.6090004.–Etaiuko Kale Nagusia, Santa Maria kalea eta beste batzuk zolatzea: 213.998,60 euro.

Guztira: 213.998,60 euro.

Finantzabidea:

7508004.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza Etaiun Kale Nagusia, Santa María kalea eta beste batzuk zolatzeko: 150.329,58 euro.

7508005.–Determinazio libreko diru-laguntza: 21.496,63 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 42.172,39 euro.

Guztira: 213.998,60 euro.

Etaiun, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1814889