2. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2958/2018 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita 275/2018 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa dutenak epatzea. Amaya Ibáñez Aguirre andreak jarri zuen aipatu errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

Amaya Ibáñez Aguirre andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 1048/2017 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa isiltasunez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez, deialdiak onetsi ziren, erdi mailako teknikari-liburuzain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda (bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako) hautaproben bidez osatzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

2. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Amaya Ibáñez Aguirre andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1816004