199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udalkideen ordainsariak. Alkatetza

Larraungo Udalak, 2019ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“ERABAKIA:

Ikusirik 958/2019 Ebazpena, ekainaren 18koa, Toki Administrazio zuzendari nagusiak emana.

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikulua.

Kontuan izanik 18/2017 Foru Legearen bidez, abenduaren 27koa, ezarri zirela toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2018. eta 2019. urteetarako.

Aintzat hartuta 18/2017 Foru Legearen 3, 4, eta 13. artikuluak.

Larraungo Udalak, gehiengo osoz,

ERABAKI DU:

2019ko uztailaren 30az geroztik ordainsarien banaketa onestea, xehetasun hauekin:

1. Alkateari:

Lehenengoa.–Alkateak dedikazio partziala izanen du bere karguan, %42,85. Udalari emateko orduak astean 15 izanen direla erabaki da, urteko lanegunetan banaturik. Ordutegia karguaren beharren arabera egokituko da.

Bigarrena.–Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da:

–12.258,12 euro gordin urtean, hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga, 875,58 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei langileak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako kuota kontuan izanik. Era berean Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea. Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira KPIren igoeraren arabera organo eskudunak bestelako egoerarik ezartzen ez badu.

2. Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiei dagokienez, eta karguan aritzean joan-etorriengatik sortzen diren gastuei dagokienez, gaia mahai gainean uztea hurrengo Batzarrean erabakitzeko.

3. Erabaki honek 2019ko uztailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, atzera eraginez izan ere.

4. Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela.

5. Horrenbestez, erabakia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6. 2019ko aurrekontuetan dagokion aurrekontu aldaketa egitea, eta horren baldintzapean.”

Mugiron (Larraun), 2019ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1912558