199. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Ediktua. Akats zuzenketa eta lehen azterketaren data erizain lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketan

Akatsa atzemanik “San Francisco de Asís” Zaharren egoitza udal patronatuko erizain izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 3an), haren zuzenketa egiten da.

2.1.c) oinarrian honela dio:

“Erizaintzako gradua izatea.”

Honelaxe behar du:

“Erizaintzako gradua edo diploma izatea.”

6.5.b) oinarrian honela dio:

“Erizaintza geriatrikoarekin zerikusia duten ikastaro presentzial bakoitzeko, 2 puntu.”

Honelaxe behar du:

“Erizaintza geriatrikoarekin zerikusia duten ikastaro presentzialengatik 10 puntu emanen zaizkio ikastaroko ordu kopuru gehien ziurtatzen dituen pertsonari. Gainerakoei, zenbat orduren ziurtagiria duten, proportzioan emanen zaizkie puntuak.”

7.2. oinarria. Honela dioen tokian:

“Patronatuko burua: Raquel Garbayo Berdonces.”

Honelaxe behar du:

“Patronatuko burua: Oscar Bea Trincado.”

Lehenbiziko azterketa Cintruenigoko udaletxeko bigarren solairuan eginen da, 2019ko azaroaren 14an, goizeko 10:00etan.

Cintruenigon, 2019ko urriaren 1ean.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1912694