198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa, Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharte Arakilen, 2019ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1912350