198. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Garisoaingo UC 4.1 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2019ko martxoaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Garisoaingo UC 4.1 unitateari dagokionez.

Horren helburua da Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Planeko determinazioak eguneratzea-aldatzea eta garatzea, akats bat agertu baita 75. lurzatiaren jabetzan: udal plana egiterakoan lurzoru publikotzat hartzen zen eta egun frogatuta dago hiri-jarduketarako plan berezi honen sustatzailearena dela. Horretarako, UC 4.1 hiri-lurzoru finkatuko unitatearen lerrokadura eta azalera berriak bakarrik birdefinitzen dira, eraikigarritasuna handitu gabe.

Kudeaketa errazteko, erabaki da UC 4.1 unitatea bitan banatzea: UC4.1A (14. eta 75. lurzatiak) eta UC4.1B (18. lurzatia), eta hirigintzako fitxa bananduak garatu dira. Gainera, zatiketa honekin lortzen da lurzoru finkatuko unitate bakoitza jabe bakarrarena izatea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Muetzen, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1912332