197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2019ko bigarren seihilekoa

Honen bidez, interesdun guztiei jakinarazten zaie 2019ko bigarren seihilekoari dagozkion hilerriko zerbitzuen, lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamenduen eta herri-lurretako aprobetxamenduen prezio publikoak kobratuko direla.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2019ko urriaren 11tik 2019ko azaroaren 11ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1911744