197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa UI-2 eta UI-4 unitateko jarduketa sisteman.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2019ko irailaren 18an eman ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea aldaketa Cadreitako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatugabeko UI-2 eta UI-4 unitateko jarduketa sisteman. Gelasio Fernández Moralesek idatzi du proiektua Cadreitako Udalak eskaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1912283