197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

94/2019 Alkatearen ebazpena, uztailaren 19koa.

2019ko ekainaren 10eko Alkatearen 80/2019 ebazpenaren bidez onartu zen zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat betetzeko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, C mailakoa, euskalduna, Igantziko Udaleko D Mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez.

Jokin Zabaleta Zabaleta jauna izan zen onartu bakarra.

Egindako proben arabera, Jokin Zabaleta Zabaleta jaunak horiek gainditu ditu eta emaitzen aktak eginak daude.

Deialdiaren 8.2 oinarrien arabera,

EBATZI DUT:

1) Jokin Zabaleta Zabaleta jauna Igantziko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna (C maila) izateko proposatzea.

2) Jokin Zabaleta Zabaleta jaunari jakinaraztea deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu beharko dituela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun naturaleko epean.

3) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpena interesatuari jakinaraztea.

Igantzin, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1912537