197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzea interesdun direnak ingelesa espezialitateko (gaztelania) epaimahaiaren behin betiko puntuazioen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran.

Iragarki honen bidez, jakitera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Laura Baleztenak ingelesa espezialitateko (gaztelania) epaimahaiaren behin betiko puntuazioen kontra, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduran. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak (2018ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa).

Horiek horrela, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin (lege horrek hizpide zuen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide zuen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2019ko irailaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1912481