197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

107/2019 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Luis García Ortego jauna, Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Luis García Ortego jauna, Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 19an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1912294