197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2019 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Uxue Larraza Sola andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Uxue Larraza Sola andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Programen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1912306