197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

230/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 10. artikuluak xedatzen du Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Era berean, aipatu arau testuaren 9. artikuluak dio Gizarte Kontseiluak hiru berezko kide dituela: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ekainaren 14an emandako 1092/2019 eta 1093/2019 ebazpenen bidez, Roldán Jimeno Aranguren jauna unibertsitateko idazkari nagusi eta Joaquín Romero Roldán jauna unibertsitateko kudeatzaile izendatu ziren.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 18an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Roldán Jimeno Aranguren eta Joaquín Romero Roldán jaunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1912157