197. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2019 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Rafael Teijeira Álvarez jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusian 2019ko abuztuaren 5ean aurkeztutako idazkiaren bidez, Rafael Teijeira Álvarez jaunak eskaera egin zuen Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuko zuzendari kargutik ken zezaten, Auzitegiko Patologiaren Zerbitzuko burutzara itzultzeko (urriaren 15eko 216/2001 Ebazpenaren bidez izendatu zen aipatu zerbitzuko burua, merezimendu-lehiaketa egin ondoren).

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Rafael Teijeira Álvarez jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Auzitegiko Patologiaren Zerbitzuko burutzara itzul dadila xedatzea, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuan.

3. Foru agindu hau igortzea Justizia Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 16an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1912096