196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

1, 2, 3, 4 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Irailaren 23ko Osoko Bilkurako akordio bidez, hasiera batean onetsi ziren 2019ko udal aurrekontuan 1/2019, 2/2019, 3/2019, 4/2019 eta 5/2019 aldaketak egiteko espedienteak (kreditu-gehigarriak eta aparteko kreditua).

Espedienteak Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Uharte Arakilen, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L1912413