196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan ikaskuntza/zerbitzu proiektuak egiteko lehiaketarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 474043.

Lehiaketa honen xedea da sustatzea Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan ikaskuntza/zerbitzu proiektuak egitea eta inplementatzea metodologia didaktiko gisa. Metodologia horrek tartekatzen ditu etapa bakoitzaren curriculumean oinarrituriko ikasteko prozesuak eta ikasleek komunitatearentzako zerbitzuak ematea.

Horren bidez, Iruñeko Udalak agerian jarri nahi du ikastetxeen konpromiso solidarioa eta zibikoa, eta indartu gizartearen kohesioa eta komunitateko eragile guztien parte-hartzea tokiko bizi-baldintzen hobekuntzan.

Sari modalitate hauek ezarri dira:

1. modalitatea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako.

2. modalitatea: DBHko eta Batxilergoko ikastetxeen proiektuetarako.

3. modalitatea: Lanbide Heziketako ikastetxeen proiektuetarako.

Iruñean, 2019ko irailaren 20an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1912277