196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

Ur horniduraren eta saneamenduaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuak egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen Oieregiko Kontzejuan (Bertizarana) uraren hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oieregin, 2019ko irailaren 7an.–Alkatea, José Javier Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1912278