196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2019ko lan publikoaren eskaintza

Lekunberriko Udaleko alkateak, irailaren 23ko 98/2019 Ebazpenaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen.

Ikusirik 2019ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa, non argitaratu baitzen Lekunberriko Udalaren 2019ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluari jarraikiz Alkatetzaren eskumen bat dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (aipatutako legeak jorratu zituen Toki Araubidearen Oinarriak).

Erabaki da Lekunberriko Udalaren 2019ko lan publikoaren eskaintza hau onestea:

Administrari-ofiziala. Maila: C. 3. hizkuntza-eskakizuna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plantillan lanpostu kopurua handitu gabe.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da hautapen prozedura hasteko, lan publikoaren eskaintza honetan eskainitako lanpostua betetzeko dagokion deialdiaren bidez.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 24an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1912388