196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Cintruenigoko alkateak, 2019ko irailaren 20an, 0164/2019 Ebazpena eman du. Hona hemen:

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Oscar Chivite Cornago zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egin dezan udaletxean, 2019ko urriaren 12an, 12:30ean.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazten da ezen, egintza honen kontra, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Cintruenigon, 2019ko irailaren 20an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1912370