196. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak eta prezio publikoak 2020rako. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko irailaren 26an egin bilkuran, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batean onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Hirugarrena.–Onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak, ez baitira igoko 2019an indarrean daudenei dagokienez.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskala jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bosgarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko tramiteak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1912492