2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Hiri-jarduketarako Plan Berezia 11. poligonoko 222. lurzatian. Hasierako onespena
Berako Udaleko Alkateak, irailaren 20an emandako 243/2019 Ebazpenaren bitartez, Francisco Javier Agara Alzuguren-ek sustatutako 11. poligonoko 222. partzelaren Hiri-jarduketarako Plan Berezia hasiera batean onetsi zuen.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Beran, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L1912452