195. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 2854/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da jarraian adierazten diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 2854/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangai gaindituen zerrendak onetsi ziren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Deialdi hura Hezkuntza Departamentuaren Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

–Euskara:

  • Ainara Gil Abete andrea.

–Ingelesa (euskaraz):

  • Elixabet Irazoqui Zelaieta andrea.

–Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz):

  • Nelida Abad Fernández andrea.

–Lehen Hezkuntza (euskaraz):

  • Irantzu Senosiain Rodríguez andrea.

–Haur Hezkuntza (euskaraz):

  • Xabier García de la Piedad jauna.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2019ko irailaren 25ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1912408