194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

86C/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Gureak Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Noaingo Gureak Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003742011992) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko ekainaren 25ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkarien parte batek (UGTk eta LABek) sinatua 2019ko ekainaren 10ean eta zuzendua 2019ko abuztuaren 5ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Noaingo Gureak Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910727