5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa
Jorge Fuente Buisan jauna, Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Aditzera ematen du: 2019ko irailaren 25ean, Tuterako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea eratu zen hasiera batez. Kide hauek osatzen dute:
Lehendakaria: Paola González Sánchez andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak.
Bokal judizialak: María Belén Paniagua Plaza andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, eta Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak.
Bokal ez-judizialak: Tuterako Abokatuen Elkargoko kide diren Eva Rodríguez Sola andreak eta Alfonso Arribas Cerdán jaunak.
Idazkaria: Jorge Fuente Buisan jauna, Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.
Tuteran, 2019ko irailaren 25ean.–Idazkaria, Jorge Fuente Buisan.
Iragarkiaren kodea: J1912542