194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-27 unitate morfologikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko H-27 unitate morfologikoaren xehetasun-azterketaren espedientea, Carlos Ibáñez Solanok sustatua, eraikuntzako lerrokadurak berregokitzeko eta bolumenak antolatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2019ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1912232