194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Epatzea 296/2019 prozedura arruntean, Anna Melnikova andreak abiarazia Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 2ko 213E/2019 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi ziren Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 1399/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horrek izendatzen ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurarako epaimahaiak osatuko dituzten pertsonak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buruaren 2019ko irailaren 20ko ofizioaren bidez, agintzen da espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea eta interesdunak epatzea 296/2019 administrazioarekiko auzi errekurtsoan. Anna Melnikova andreak aurkeztu zuen errekurtso hori, Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 2an emandako 213E/2019 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 1399/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek izendatzen ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurarako epaimahaiak osatuko dituzten pertsonak.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2019ko irailaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1912360