194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

21/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontua aldatzen duen 2019/21 espedientea, ez-ohiko kreditu baita.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2019ko irailaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912484