194. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2216/2019 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (Emagina) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 17ko 1976E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (Emagina) izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Otsailaren 5eko 135E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Martxoaren 13ko 452E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23koan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (Emagina) izateko: Eva María Fernández Romero andrea, María Pilar Morales Laplaza andrea eta Sheila Arrastia López andrea, igoera txandakoak, eta Virginia Ezquerro Cordón andrea eta Teresa Senar Zúñiga andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Eva María Fernández Romero andreari, plantilla organikoan 64552 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Pilar Morales Laplaza andreari, plantilla organikoan 60247 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Sheila Arrastia López andreari, plantilla organikoan 67902 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Virginia Ezquerro Cordón andreari, plantilla organikoan 70771 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.

Teresa Senar Zúñiga andreari, plantilla organikoan 61055 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia. Lanpostu honek profil elebiduna dauka, euskararen B2 jakite-mailarekin.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Adieraztea Teresa Senar Zúñiga andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1911728