192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2020ko martxoaren 21eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko apirilaren 9an, Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko uztailaren 10ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat; haren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 4,8483718773 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa badute eta hark erregulatutako ura erabiltzen badute, 36,3684716534 euro ordainduko dituzte hektareako, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 33.508,35 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0045460590 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

e) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0090921179 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

f) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Arga ibaitik hartzen dutenek, 0,0227302948 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Allozko urtegiaren erregulazio kanon gisa.

g) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 61.355,74 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Allozko urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 2an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912131