192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Ordezko bake epailearen hautaketa

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epea izango da, legezko baldintzak bete eta San Martin Unxeko bake epaile ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, bertan eskuratuko baitituzte eskabidea eta informazioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

San Martin Unxen, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Fr. Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1911967