192. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Barasoaingo Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alkatearentzat 12.000 euroko ordainsaria ezartzea urtean, dedikazio partziala izanda eta Gizarte Segurantzan alta hartuta (udalkideendako dirulaguntzaren erdia alkatearen soldata ordaintzeko da).

2. Zinegotziek zenbateko ekonomiko aldagarria jasoko dute, joaten diren osoko bilkura kopurua kontuan hartuta, udalkideendako jasotzen den urteko dirulaguntzaren arabera (udalkideendako dirulaguntzaren beste erdia zinegotzien soldatak ordaintzeko da).

Ordainsarien sistema aurreko legegintzaldian (2015-2019) egon zenaren berdina da.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Barasoainen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1912102