191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2418/2019 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, euskara itzultzailea izateko lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1264/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1752/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 2453/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Halaber, deialdiaren 5.1 oinarria, epaimahai kalifikatzaileari buruzkoa, aldatu zen. Ebazpen hori 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ekoan.

Hautaprobak amaiturik, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2019ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31eko 2197/2019 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkeztuta, eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea euskara itzultzailea izateko lanpostuan aritzeko: Mikel Goñi Beriain jauna, Oihan Pla Azanza jauna, Alaitz Zabaleta Sarobe andrea eta Irati Marañón Quintana andrea, denak txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

–Mikel Goñi Beriain jaunari, 35989 lanpostu hutsa, funtzionarioaren araubidekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabideari atxikia.

–Oihan Pla Azanza jaunari, 35998 lanpostu hutsa, funtzionarioaren araubidekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabideari atxikia.

–Alaitz Zabaleta Sarobe andreari, 36001 lanpostu hutsa, funtzionarioaren araubidekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabideari atxikia.

–Irati Marañon Quintana andreari, 35999 lanpostu hutsa, funtzionarioaren araubidekoa, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Euskarabideari atxikia.

3. Zehazten da izendatutako izangaiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura igortzea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1911874