191. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Odietako Udalak, 2019ko irailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia, 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea dedikazio partziala izanen duten Udaleko kideen honako zerrenda hau eta haien ordainsariak:

a) Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondo dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 680 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 9.996,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatuta, bakoitza 714,00 eurokoa. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

b) Ezartzen da ezen Udal honetako alkateak, Alberto Urdaniz Elizondok, eskubidea izanen duela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, bere ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,30 euro/km izanen da.

c) Jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzen dira Udaleko zinegotzi hauentzat, dedikazio partzialean ari baitira betetzen beren udal alor edo zorroetan.

–Raquel Arraztoa Arretxea: Haren kargura dauden zorroak: lehenbiziko alkateordea, Euskara Mankomunitatea, Ametza Elkartea (ordezkoa), gizarte-etxea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.320,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).

–M.ª Aránzazu Aznar Goñi: Haren kargura dauden zorroak: Kontuen Batzordea, Diruzaintza, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Berdintasuna (ordezkoa). Ordainsaria: 1.320,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).

–Fabiola García de la Peña Razquin: Haren kargura dauden zorroak: bigarren alkateordea, Berdintasuna, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (ordezkoa), Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea (ordezkoa), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (ordezkoa). Ordainsaria: 1.320,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).

–Saioa Muñoz Vizcay: Haren kargura dauden zorroak: gizarte-etxea, Tokiko Agenda 21, Ametza Elkartea, Iruñerriko Mankomunitatea (ordezkoa), Euskara Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.320,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).

–Juan Peñalver Hermida: Haren kargura dauden zorroak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (ordezkoa). Ordainsaria: 300,00 euro (gordin, urtean); dagokion PFEZeko atxikipena aplikatuko zaio (%2).

Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 60,00 euro bilduko dituzte kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honen eragina 2019ko ekainaren 15ez geroztikoa da, eta urtero eguneratuko da, erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.

Laugarrena.–Hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erripan (Odieta), 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1911863