190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

8/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalaren 2019ko aurrekontuan 8. aldaketa onesteko espedientea jendaurrean egon da, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik, kexurik edo oharrik (iragarkia argitaratu zen 2019ko abuztuaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean), behin betiko onetsitzat jotzen da, eta ondotik laburturik argitaratzen, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin:

Kreditu berezia.

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

0-3 urtekoendako ikastetxeko estalpeko sabaian esku hartzea

13.182,74

Eraikinaren estalkian esku hartzea

22.147,36

Aldaketak, guztira

35.330,10

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza

18.878,97

Diruzaintzako gerakina

16.451,13

Finantzabideak, guztira

35.330,10

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1911837