190. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezko da aditzera ematea Eguesibarko alkate Amaia Larraya Marcok xedatu duela, 2019ko irailaren 12ko ebazpenaren bidez, honako zinegotzi honi eskuordetzea beherago zehaztuko diren gaiei buruzko eskudantziak:

José Ignacio Azpíroz Martínez: langileria, ingurumena eta zerbitzu anitzak.

Eskuordetzeak biltzen ditu zuzendaritzako, kudaketarako eta ebazpenak proposatzeko ahalmenak. Kanpo gelditzen dira dagozkion administrazio prozeduren ebazpenen proposamenak, horri dagokion eskumena alkatearena izaten jarraituko baitu.

Sarrigurenen, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1911830