187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

223/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 11koa, Jesús Carlos Adín Sanz jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen ditu foru dekretu bidez, departamentu eskudunen titularrek proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jesús Carlos Adín Sanz jauna Nafar-Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1911796