187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

El Val urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2019ko apirilaren 27ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2019ko maiatzaren 23an, El Val urtegiaren 2020ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2019ko uztailaren 8an, 10ean eta 24an Zaragozako, Soriako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, El Val urtegiaren 2020ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1. Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 11,19885785 euro/ha.

2. Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00129869 euro/m³.

3. Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran: 0,00964134 euro/m³.

4. Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00482067 euro/m³.

5. Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 77,13068592 euro/ha.

6. Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran: 0,04820668 euro/m³.

7. Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,04820668 euro/m³.

8. Hektareak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,16574310 euro/ha.

9. Metro kubikoak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,00001922 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du El Val urtegiaren 2020ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2019ko irailaren 16an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E1912147