187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 7/2019 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

6. kapitulua (gorantz): 19.792,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua (gorantz): 13.854,40 euro.

8. kapitulua (gorantz): 5.937,60 euro.

Faltzesen, 2019ko irailaren 17an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1911964