187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, trafikoa arautzen duen ordenantzan

Ikusirik 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean egindako argitalpena, abuztuaren 28an, trafikoa arautzen duen ordenantza behin betiko onesteaz, akatsa atzeman da 24. artikuluan:

Honela dioen tokian: “Salgai Arriskutsuak Errepidez Garraiatzeko Erregelamendu Nazionalaren (1754/1976 Dekretuaren bidez onetsia)”.

Honelaxe behar du:

“Otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuaren (horren bidez arautzen dira Espainian salgai arriskutsuen errepideko garraioaren eragiketak)”.

Eta 24. artikuluko azkeneko lerroan, honako hau dioen tokian: “erregelamendu horren”

Esan behar du: “errege dekretu horren”

Barañainen, 2019ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1911833