187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Izendapena, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko

Ikusirik 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, argitaratu deialdi murriztuaren oinarriak, zerbitzu anitzetako enplegatua izateko D mailako lanpostu bat, E mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe.

Ikusirik epaimahaiaren proposamena Jesús Ángel Narvarte Cresporen alde, prozesua bukatu eta puntuazio altuena lortu duen izangaia baita.

Horrenbestez,

XEDATZEN DUT:

Jesús Ángel Narvarte Crespori esleitzea zerbitzu anitzetako enplegatua izateko D mailako lanpostua, plantilla organikoan 07-06 kodeak dituena, Obra eta Zerbitzuen Alorrean jarduteko.

Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1911763