187. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2019 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uzten duena ondare-erantzukizunari buruzko prozedurak ebaztearen arloko zenbait eskudantziaren erabilera.

Foru Administrazio Publikoan, ondare-erantzukizuna sortu duen jarduketa zer departamentuk egin duen, departamentu horren titularra izanen da ondare-erantzukizunari buruzko prozedura ebazteko organo eskuduna; halaxe xedatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 122.1 artikuluan.

Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku utz dezaketela.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren berezko jarduerak garatzeko behar den dinamismoa lortzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztearen arloan kontseilariari dagozkion eskudantzien erabilera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztearen arloko eskudantzien erabilera.

2. Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzaren bitartez ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da espresuki.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911803