2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.
Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu bereziaren espedientea
1.–Gastu goitituak.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 30.823,69 euro.
Guztira: 30.823,69 euro.
Espedientearen finantzaketa:
1.–Diruzaintzako gerakina:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 30.823,69 euro.
Guztira: 30.823,69 euro.
Kreditu gehikuntzaren espedientea
1.–Gastu goitituak.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.000,00 euro.
Guztira: 15.000,00 euro.
Espedientearen finantzaketa:
1.–Diru-sarrera handiagoak.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 7.800,00 euro.
2.–Diruzaintzako gerakina:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 7.200,00 euro.
Guztira: 15.000,00 euro.
Irunberrin, 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1911738