186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza, Bestetako suziriari eta kartelei buruzko araudia arautzen duena. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko Bestetako suziriari eta kartelei buruzko araudia arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Bestetako suziriari eta kartelei buruzko araudia arautzen duen ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1911657