186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2019 EBAZPENA, irailaren 9koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Torres del Ríoko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 14ko 41/2019 Ebazpenaren bidez, Torres del Ríoko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2019ko irailaren 2an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Torres del Ríoko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2019ko irailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Torres del Ríoko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzea:

https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Torres del Ríoko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2019ko irailaren 9an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1911755