186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 4an hartua, Manuel Martín Iglesias jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia arautzen duen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluan, beste kide batzuen artean, kontseiluburu bat arituko dela, eta Nafarroako Gobernuak izendatuko duela.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko duela hango burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Manuel Martín Iglesias jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru. Izendapenak 2019ko irailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Eskola Kontseiluari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911605