186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

204/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, zeinaren bidez ebazten baita Funes eta Alesbesko udal-mugarteak “Soto Contiendas” eremuan aldatzeko espedientea.

Aldaketa honek jatorria du Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 408/2017 Ebazpenean, zeinaren bidez xedatzen baita hasiera ematea, besteak beste, Funes eta Alesbesko udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanei. Hala, Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalaren 2018ko martxoaren 12ko txostenak ondorioztatu zuen udalek tarte baterako (“Soto Contiendas” eremua) adosturiko marrak udal-mugarteen aldaketa eragiten zuela. Txosten berean, hura aipatzea bai baita, justifikatzen da aldaketa eta nola kokatzen den Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 13.c) artikuluan adierazitako kasuan. Horregatik, marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko berariaz izendaturiko udal batzordeek iritzi zioten aldaketa izapidatzen jarraitu behar zela, Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du udal-mugarteak aldatzeko ekimena, 15.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartarako interesa duten herritarrena eta udalarena edo udalena ez ezik Nafarroako Gobernuarena ere izan daitekeela. Ekimena baliatu ondoren, Foru Komunitateko Administrazioak bete beharreko prozeduran hauek egin behar dira: espedientea gutxienez ere bi hilabetez jendaurrean izatea, ukitutako udal eta kontzejuei entzutea ematea epe horretan berean, eta Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Estatuko Administrazioak horren berri duela. Aldaketaren gaineko ebazpena ematea Nafarroako Gobernuari dagokio.

Ondorioz, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak, ekainaren 4ko 313/2018 Ebazpenaren bidez, xedatu zuen Funes eta Alesbesko udal-mugarteak aldatzeko espedientea tramitatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 15.1c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Toki Antolamendurako Zerbitzuak prestatu du aurkeztutako dokumentazio teknikoa, eta Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ditu (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua). Jendaurrean paratzeko izapidea, 2018ko ekainaren 12an ireki zena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz 313/2018 Ebazpena, bukaerara iritsi da, eta bitartean aldaketak ez du alegaziorik jaso, agirietan proposaturiko terminoetan.

Espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan ezarririko prozedurarekin bat instruitu denez eta lege beraren 13, 15, 16 eta 18. artikuluetan aipatzen diren betebeharrak betetzen direnez eta xede direnez 13.2.c) artikuluan aipatzen diren helburuak, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak espedientea ebaztea, udal-mugarteak egokitu egiten direlako lurraldearen errealitate fisikora, eta onartzea proposatzen den muga aldaketa, agiri teknikoetan deskribaturiko terminoetan, izan ere, foru dekretu honen lehen artikuluan dagoen definizio geometrikora egokitzen baita.

Espedientea osatzen dute Lurralde Mugaketako Batzordeak 2018ko abenduaren 14ko bilkuran emandako aldeko txostenak eta Nafarroako Kontseiluak 2019ko uztailaren 29an emandako aldeko irizpenak.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Onesten da Funes eta Alesbesko udal-mugarteen aldaketa “Soto Contiendas” eremuan. Aldatutako tartean mugako marra espedienteko memoria teknikoan adierazten den gisan marratuko da, ondoko UTM koordenatuak dituela:

X

Y

603385,56

4684264,77

603370,46

4684276,34

603350,83

4684289,25

603330,83

4684295,71

603302,00

4684298,00

603228,51

4684320,71

603017,32

4684391,82

602907,21

4684442,92

602645,50

4684596,92

602536,00

4684664,00

602469,07

4684705,87

602486,17

4684726,92

602515,81

4684752,62

602543,55

4684767,24

602567,33

4684775,91

602681,81

4684801,88

602704,89

4684804,45

602718,26

4684803,21

602732,59

4684797,91

602754,52

4684787,81

602789,94

4684766,51

602817,70

4684746,92

602845,06

4684706,45

602914,99

4684630,68

602984,00

4684624,00

2. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuari agintzen zaio foru dekretu hau betearazteko behar diren ekintza guztiak aurrera eman ditzala.

3. artikulua. Foru dekretu hau Funesko eta Alesbesko udalei jakinaraztea. Aditzera ematen zaie haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1911524