185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22koan, eman zen argitara aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (FD horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

Kreditu berezia: 6.634,00 euro.

Diru-sarrerak:

Diruzaintzako gerakina: 3.980,40 euro.

Dirulaguntza: 2.653,60 euro.

Etxarrin, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Ana Urdanoz Gaztelu.

Iragarkiaren kodea: L1911609