185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. César Valencia Guembe lehen alkateordea nire ordezko izendatzea, 2019ko irailaren 17tik 26ra bitarte, biak barne, egun horietan karguari dagozkion eginkizun guztiak betetzeko, esleiturik ditudan zeregin guztietan ordezkatuz, udalerritik kanpora izanen bainaiz.

2. Xedatzea arestian azaldutako ordezkapenaren indarraldia adierazitako egunetara soilik mugatuko dela, eta heldu den irailaren 27an bukatuko dela, lanera itzultzen naizenean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Dekretu honen berri ematea izendatuari eta Osoko Bilkurari, biltzen den lehen aldian.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2019ko irailaren 6an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1911637