2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
2019ko 9-12 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2019ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13koan, eman zen argitara 9/2019, 10/2019, 11/2019 eta 12/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batean onetsi zituen erabakia. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu dira 9/2019, 10/2019, 11/2019 eta 12/2018 aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.
Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
9/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia gaitzea, 58.960,40 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “3420 6220001 Udal pilotalekua egokitzea”; honako hauen kargura finantzatuko da:
87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 24.851,08 euro.
4508005 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (HMP): 34.109,32 euro.
10/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia gaitzea, 62.991,35 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “459 623001 Banda zabaleko sarbidea-Uharte Arakilgo azpiadarra”; honako hauen kargura finantzatuko da:
87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 22.217,25 euro.
4508006 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Toki Azpiegituren Plana)-Banda zabala: 40.774,10 euro.
11/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia gaitzea, 838,04 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “327 22299 Genero-indarkeriaren aurkako publizitatea”; honako honen kargura finantzatuko da:
420 90 Estatuko Administrazio Orokorraren dirulaguntza/Genero-indarkeria 838,04 euro.
12/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu berezia gaitzea, 7.980,78 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “4590 210001 Arakil ibaian harri-lubeta eraikitzea”; honako hauen kargura finantzatuko da:
87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.394,23 euro.
4508007 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza-124/2019 Ebazpena: 5.586,55 euro.
Uharte-Arakilen, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1911623