2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 230., 231. eta 232. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzak 2019ko abuztuaren 30ean eman Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 4. poligonoko 230., 231. eta 232. lurzatien bolumenak berrantolatzeko xehetasun-azterketa, Katia Romeo Muñozek eta Raúl Arrondo Arrondok sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.
Alesbesen, 2019ko irailaren 4an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1911518